Pribatutasun-politika honek (aurrerantzean, “PRIBATUTASUN-POLITIKA”) arautzen ditu, oro har, ELHUYAR FUNDAZIOAK (aurrerantzean, “ELHUYAR FUNDAZIOA”) egiten duen datu pertsonalen bilketa eta tratamendua. (I) Datu pertsonal horiek zuk ematen dizkiguzu, dabilena.elhuyar.eus domeinu-izenaren bidez sarbidea duen webgunearen erabiltzaile zaren aldetik (aurrerantzean, “WEBGUNEA”), barne direla (i) WEBGUNEAREN bidez une bakoitzean eskuragarri dauden zerbitzuak eta (ii) orain behar bezala identifikatuko diren beste sistema batzuen bidez bildutako beste datu batzuk. Horretaz guztiaz gainera, kontuan hartzekoak dira atal, formulario edo webguneko zerbitzu batzuetan jasotako berariazko aurreikuspenak, zeinen bidez informazioa ematen baitzaizu, eta, hala dagokionean, onespena eskatu.
Lege-, jurisprudentzia- edo administrazio-eskakizun berriei eta WEBGUNEAREN bidez une bakoitzean gauzatuko diren jarduerei erantzuteko, PRIBATUTASUN-POLITIKA aldatzeko eskubidea du ELHUYAR FUNDAZIOAK, betiere zure eskubideak eta interesak une oro kontuan izanda.
Dena den, bere PRIBATUTASUN-POLITIKAN sartzeko baliabide tekniko guztiak emango dizkizu ELHUYAR FUNDAZIOAK, datuak babesteko araudian jasotzen diren informazio-betebeharrak behar bezala betetzeko.
1. Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?
Zure datuen tratamenduaren arduraduna ELHUYAR FUNDAZIOA da (Helbidea: Zelai Haundi 3, Osinalde industrialdea, Usurbil, Gipuzkoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatua F134 zenbakiarekin. IFK: G-20780896).
PRIBATUTASUN-POLITIKARI edo zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko galderarik baduzu, jarri gurekin harremanetan goian adierazitako helbidean edo helbide elektroniko honetan: datuensegurtasuna@elhuyar.eus
2. Nola lortu ditugu zure datuak?
ELHUYAR FUNDAZIOAN tratatzen ditugun datuak zerorrek emanak dira, eta bide hauetatik jaso ditugu: (i) WEBGUNEAN edo beste kanal batzuetan nabigatzen ari zarela betetzen dituzun formularioen bidez (WEBGUNEAREN erabiltzaile moduan erregistratzen zarenean –halakorik badago–, harremanetarako formularioetan, lehiaketetan izena emateko formularioetan, ELHUYAR FUNDAZIOAK antolatutako ekitaldietan, lan-eskaintzetako edo hautaketa-prozesuetako formularioetan eta abar); (ii) kontsultako mezu elektronikoen bidez; edo (iii) behar bezala identifikatutako beste sistema batzuen bidez (hala nola gure instalazioetako bideozaintza-sistemaren bidez).
Emandako datu pertsonalak hirugarren batenak baldin badira, ziurtatzen duzu hirugarren horri PRIBATUTASUN-POLITIKA jakinarazi diozula, eta haren baimena jaso duzula ELHUYAR FUNDAZIOARI datuok emateko, aurrerago zehazten diren helburuetarako.
Horretaz gainera, jakinarazten dizugu zure sare sozialetako datuak ere balia ditzakegula ELHUYAR FUNDAZIOAK sare sozial bakoitzean dituen profil korporatiboen bidez, betiere sare sozial bakoitzean zehaztutako baldintzetan.
3. Zer motatako datuak tratatzen ditugu?
ELHUYAR FUNDAZIOAN tratatzen ditugun datuak zerorrek emanak dira, eta bide hauetatik jaso ditugu: WEBGUNEAN nabigatzen ari zarela bete dituzun formularioen bidez, posta elektroniko bidez, ELHUYAR FUNDAZIOAK sare sozialetan dituen profilen bidez edo beste bideren bat erabiliz.
Zehazki, ELHUYAR FUNDAZIOAK kategoria hauetako datuak tratatzen ditu:
4. Zer helbururekin eta zer legitimaziorekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Helburu hauek ditu zure datu pertsonalen tratamenduak:
Datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian jasotakoarekin bat, hauek dira ELHUYAR FUNDAZIOAK zure datu pertsonalak tratatzeko oinarriak: (i) zure baimena, zeina zure borondatez emandako datuok jasotzeko WEBGUNEAN erabilitako mekanismoen bidez datuak jasotzean eman baitzenuen; (ii) gurekiko harremana, gure produktuak edo zerbitzuak kontratatzeko; edo (iii) ELHUYAR FUNDAZIOAREN interes legitimoa, gure instalazioetako bideozaintza-sistemei eta hark legitimatutako beste tratamendu batzuei dagokienez.
Tratamenduaren oinarria zure baimena denean, edozein unetan eta doan ezezta dezakezu, 7 atalean zehazten den moduan.
5. Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?
Hirugarren hauei jakinarazi ahal izango dizkiegu zure datuak:
Zure datuen nazioarteko transferentziarik ez da aurreikusten.
6. Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?
Oro har, baimena ezeztatzen duzun bitartean edo ezabatzeko eskatzen duzun bitartean gordeko ditugu, bai eta ELHUYAR FUNDAZIOAREN legezko obligazioak betetzeko beharrezkoa den denboran ere.
Dena den, bere esku dituen datu pertsonalak ezabatzeko epeak kontrolatzeko barne-politikak ditu martxan ELHUYAR FUNDAZIOAK; beraz, litekeena da jaso ziren helbururako beharrezkoak edo egokiak ez direnean ezabatzea.
Beste hau ere zehaztu dugu:
7. Zer eskubide dituzu?
Datuak babesteko araudiak zure datu pertsonalen gaineko eskubide hauek aitortzen ditu. Tratamenduak irauten duen bitartean gauzatu ahal izango dituzu. Eskubidea duzu:
Emandako baimena edozein unetan atzera botatzeko eskubidea duzu, baina horrek ez dio eragiten baimena atzera bota aurretik egindako tratamenduaren zilegitasunari.
Eskubide horiek baliatzeko, idatzizko eskaera bat bidali behar zaio ELHUYAR FUNDAZIOARI 1 atalean adierazitako helbidera edo helbide elektroniko honetara: datuensegurtasuna@elhuyar.eus.
Zure eskubideak baliatzean gogobetetzen ez bazara, erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu datuak babesteko agintaritza eskudunaren aurrean (Espainian, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia). Harekin harremanetan jartzeko, ikusi webgunea: www.aepd.es.
8. Segurtasun-neurriak
ELHUYAR FUNDAZIOAK konpromisoa hartzen du konfidentzialtasun osoz eta sekretu-betebeharra betez tratatzeko erabiltzailearen datu pertsonalak, datuak babesteko araudian ezartzen denarekin bat. Horretarako, behar diren segurtasun-neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak hartuko ditu zure datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek aldatzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea eta/edo eskuratzea saihesteko, teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta jasan ditzaketen arriskuak kontuan izanik.
9. Cookie-politika
Halaber, jakinarazten dizugu ELHUYAR FUNDAZIOAk cookie-politika bat ere baduela. Esteka honetan dago eskuragarri.